Deialdi honen xedea da, 1372/1986 Errege Dekretuko 75.1.b) eta 77.2 artikuluetan oinarrituta, 2024. urtean, behean jasotako data edo epealdietan, txurroak saltzeko lurzoru publikoa okupatzeko baimenak emateko zerrendak sortzea. Zehazki honako datetan:

1.- 2024ko abenduaren 2tik 2025eko urtarrilaren 16ra arte.

2.- 2025eko urtarrilaren 17tik 2025eko otsailaren 28ra arte.

3.- 2025ko martxoaren 1etik 2025eko apirilaren 1era arte.

4.- 2025ko urriaren 18tik 2025eko abenduaren 1era arte.

5.- 2025eko abenduaren 2tik 2026ko urtarrilaren 18ra arte.

 

Tramitaziori eta eskaerak egiteari buruzko informazioa hemen.

Eskaerak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 8an, 13:00ean, bukatuko da.

Zerrendak eratzeko zozketa publikoa 2024ko azaroaren 12an, 13:30etan izango da eta streaming bidez jarraitu ahal izango da honako estekan: https://apps.euskadi.eus/appcont/lizitazioa/directo_bergara_es.html.
 

Edozein zalantza argitzeko, honako helbide elektronikora jo daiteke: kontratazioa@bergara.eus