SAN MARTZIALGO ERROMERIA BERGARAN 2024ko ekainaren 30a
Egitaraua: san_martzialak_2024.pdf
OHARRA: Oharra, San Martzialeko erromerian erreserbei buruz
Ohar honen bidez udalak honako hau gogorarazi nahi du:
San Martzialeko jaia dela-eta, bertako ermitan eta inguruko eremuetan udalak mantentze-lanak egin behar izaten ditu azken ordura arte (belarra moztu, guneak txukundu...).
Horregatik, kuadrillen guneak zintekin “gordetzeko” dagoen ohitura EZINGO DA GAUZATU datorren ekainaren 28ko 15:00ak baino lehen.
Aurretik dauden edo ordura arte jarriko diren denak kendu egingo dira mantentze-lanek eskatzen duten heinean, eta udalak ez du inongo erantzukizunik izango aurretik jarritako “erreserba-zintak” kentzearren.
Beraz, esandakoak kontuan izatea eta zuzen jokatzea eskatzen da.
Aurrez, esker mila!!
MAHAIAK ETA AULKIAK ALOKATZEA
San Martzial erromeria egunerako herritarrek mahaiak eta aulkiak alokatzeko aukera izango dute.
Mahaiak eta aulkiak ALOKATZEKO tokia, egunak eta orduak: ekainaren 5 eta 12 (asteazkenak), Seminarixoko leihatilan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Prezioa: 25,00 €. (mahai 1 eta 8 aulki).
Eskatzaile bakoitzak:
- 150€ FIDANTZA jarri beharko du 3 mahai arte. Hortik gora eskatuz gero 300€
- (hau da, 4 edo 5 mahai, 300€ko fidantza jarri beharko du).
- Ezingo du 5 mahai baino gehiago eskatu.
- Alokatzen den mahai bakoitzeko gehienez ere 8 aulki eskatu ahal izango ditu.
Fidantza bueltatzeko egunak eta ordutegia: uztailak 3 eta 4 17:30-20:30 Seminarixoko leihatilan.
MAHAI ETA AULKIAK NON JASO ETA NON ITZULI
Mahaiak eta aulkiak hartzeko tokia, eguna eta orduak: Ekainak 29, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, San Martzialgo kanparako sarreran.
Mahaiak eta aulkiak entregatzeko tokia, eguna eta orduak: San Martzialgo erromeriaren ondoren (ekainak 30) San Martzialgo kanparako sarreran (ziburuen ondoan). Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 20:30ak arte entregatu ahal
izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko seilua jarriko zaio. Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura zerbitzuan eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako seilua.
Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 20:30era entregatzen ez dituenak ez du seilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Seminarixoko leihatilan fidantza jasotzeko aukera izango du seilua duen orria entregatzen duenak.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
san_martzialak_2024.pdf | 376.59 KB |
bandoa_kanpako_erreserba_zintak.pdf | 84.17 KB |