Ostirala, urriak 4 ..................................................................................................

WIRELESS – Filma (20 min)

Zero en conducta (México-Catalunya)
19:00- Aroztegi Aretoa 
 
Eugenio, aspaldiko titiriteroa, bakarrik bizi da, gurpildun aulki bati lotua. Ramon, erizain gaztea, bere laguntzaile fidela da. Batzutan Ramon ez dago berarekin. Etorkizuna baino iragana duen norbaiten lagun bakarra oroimena da. Eta oroimena hain presente dago Eugenioren bizitzan, oroimenak berak Eugenio txotxongilo bilakatuko duela. 
 
WIRELESS filmak oroimena omentzen du, maitasuna, atxikimendurik eza eta, ondorioz, maitasun askea.
 

 

ORIGEN 

Borja Sand Art (Catalunya)
20:00- Seminarixoa
Publiko guztientzat bidaia poetikoa. 
 
Artea, hondarra, txotxongiloak, itzal-antzerkia, argiak eta musika. 
Origen izeneko izaki bat sortu zen, Big Bang-arekin batera. 
Origenek Unibertsoaren sorkuntza ikusi zuen. Lurrarena. Dinosauroen erregealdia ezagutu zuen, baita haien iraungipena ere. 
Gizakiaren bilakaera behatzeko pribilegioa izan zuen, lehen hominidoetatik gaur egungo pertsonetaraino
Espiritualtasuna esperimentatu zuen, erlijioei eta giza sormenari erreparatu zien, baita gizabanakoen arteko gatazkak eragiten dituzten erronka teknologikoei ere.
Gizateriaren eta Kosmosaren harmonia eta batasuna bilatu zituen.
Bere historia Unibertsoarena berarena da, mirariz eta erronkaz beteriko istorioa. Existentziaren potentzial infinituaren historia. 
 

 

IGARO

Maren Basterretxea (Euskal Herria)
22:30- Gaztetxea
 
Zuzenean manipulatutako txotxongiloak eta objektuak. 
Ez dago erlojua gelditzerik, oraina geroratzerik. 
Iraganean korapilatu gineneteik, minean, zaurian, ilusio zapuztuan bizi da bizia. Sokak moztu eta agurtu beharra dugu egunen batean aske dantza gaitezen. 
Emakume batek kutxa handi bati tiraka lapurtzen du espazio hutsa. Zerrek du hainbesteko pisua? Noizbait zerbaiten parte izan ziren objektuek, gaur ezerezean utziak daudenek. 
 
Bada kutxa berriro zabaldu eta amets hautsien dantza ospatzeko garaia, zamak baztertu eta arrastaka daramagun kutxak arnas eman diezagun uzteko unea. 
 
 

Larunbata, urriak 5  ................................

BUFA & SONS

Xavi Lozano (Catalunya)
19:00- San Martin Plaza 
 
Bere unibertso pertsonala eta objektuekin erlazionatzeko duen modu berezia erakutsiko digun pertsonaia maitagari batekin topaketa. Hitzaldi-kontzertu formatuan, artistak publikoarekin solasaldi burutsu bat sortuko du. Ironiaz jositako hitz eta jokoak asmatuko ditu, umorea bidelagun izanik. 
Kontzertu bitxi bat, musika-konposizio bikainek gidatutako bidaia komiko eta didaktikoa. Protagonistak gure egunerokotasunean ikusi bai baina entzuten ez ditugun objektuak dira. 
 
Musika nahi edo erabakitzen dugun tokian aurkitzen dela erakutsiko digu ikuskizunak. 
 
 

SIE7m 

Ymedio Teatro (Andalucía)
Larunbata 5: 12:00 eta 18:00 – Munibe Plaza 
Igandea 6: 12:00 – Munibe Plaza 
15 minutuko emanaldiak. Dohanik, baina gonbidapena bertan jasotzea beharrezkoa da. 
 
Publiko guztiei zuzendutako proposamen berritzailea. Kale antzerkia, aretoko antzerkia eta txotxongiloak uztartzen ditu. Ikuskizun bat baino gehiago ikuskizun bakar batean. 
Gurpil gainean, eta zazpi metro koadro eskasetan, 15 ikuslek 15 minutuko emanaldi laburrak gozatuko dituzte. 
Antzerki berezia, zalantzarik gabe. Espazio eszeniko txikia, eta oso zaindua, amets handienak gortzeko gai dena. 
Eguneroko objektuen manipulazioa abiapuntua duten sketch barregarriak. Istorio hunkigarriak. Magia. 
 
 
 

Flexus, MG Producciones (Cantabria)

12:00 & 18:00 Kalean zehar

Ustekabeko bi izaki. Gidoirik ez. Kaletarren harridura eta inprobisazioan erabat oinarritutako ikuskizuna. Adin guztientzat egokia.

 

UN RATITO

María Urcelay (Euskal Herria)
12:30 & 13:30 Aroztegi Aretoa
 
Proposamen eszeniko laburra. Monologo barregarria, delirantea eta erreibindikatzailea. Pertsonaia misteriotsu batek gorputzaren gaineko exijentzien pisua eramateko gakoak azalduko ditu, inongo damurik gabe. 
 

“Pertsonak baino burrunba den jendea dago. Bide onetik eraman nahi gaituzte. Begiratzen zaituzte, ez dute ezer esaten eta hasperen egiten dute. Zerbait egin beharko litzateke beraiekin. Baina hobe da gauzak planifikatzea. Ez dut jateko ezer ekarri. Zer egiten duzue zuek maitatuak izateko?”. 

FILAR

Antonella D´Ascenzi (Italia)
20:00 - Seminarixoa
 
Dantza garaikidea eta poesia bisuala. Gorputz eta objektuen arteko harremanaren garrantziaz hitz egingo dugu. Harien distantzia abiapuntu duen harremanaz, alegia. Nola sentituko dugu bestearen gorputza, txotxongiloaren gorputza, distantzia horretan?
Egunero eraikitzen den eta egunero bertan behera eroriko den mundu baten istorioa. Krisi bat dagoenean, nola eraikiko dugu berriz komunitatea? Nola sentituko dugu harremanez eta hariz ehundutako sare batean bizi garela?
Hariek gertatzen den guztiaren arteko konexio ikusezin bat sortzen dute, hariek gure senide, lagun eta bidelagunekin lotzen gaituzte. Hariek konexioa mantentzen dute. Distantzian ere, konexioa mantentzen dute. 
 
 

 

XIMURRAK

Gontzal Royuela (Euskal Herria)
22:30 - Gaztetxea
Maskarak eta objektuak. 
 
Aiton-amonek beti sukaldatzen dizkigute plater gozoak. Maitasuna adierazteko beraien modua izan ohi da. Baina, zerbaiten truke sukaldatzen dute? Ezta pentsatu ere! Maitasuna baldintzarik gabekoa da. Edo agian ez?
 
Testutik aldenduz, antzerki bisualago batera hurbiltzen den proposamen eszenikoa. 
Munduko edozein etxetan gerta litekeen istorioa. 
 
Eszenatokian agertuko den aitona Luis deitzen da. Bere urtemuga da eta arroz esnea sukaldatuko die senideei. Arroz esnea oso postre identifikagarria baita euskal familietan, eta aiton-amona askok postre hau sukaldatuz adierazten dute maitasuna
 

Igandea, urriak 6 ...........................................................

SIE7m 

Ymedio Teatro (Andalucía)
Larunbata 5: 12:00 eta 18:00 – Munibe Plaza 
Igandea 6: 12:00 – Munibe Plaza 
15 minutuko emanaldiak. Dohanik, baina gonbidapena bertan jasotzea beharrezkoa da. 
 
Publiko guztiei zuzendutako proposamen berritzailea. Kale antzerkia, aretoko antzerkia eta txotxongiloak uztartzen ditu. Ikuskizun bat baino gehiago ikuskizun bakar batean. 
Gurpil gainean, eta zazpi metro koadro eskasetan, 15 ikuslek 15 minutuko emanaldi laburrak gozatuko dituzte. 
Antzerki berezia, zalantzarik gabe. Espazio eszeniko txikia, eta oso zaindua, amets handienak gortzeko gai dena. 
Eguneroko objektuen manipulazioa abiapuntua duten sketch barregarriak. Istorio hunkigarriak. Magia. 
 
 

 

EROS

Ixo Teatro (Euskal Herria)
20:00 – Seminarixoa
 
Bi pertsonek bikote-harreman bati hasiera ematen dioten istorio horietakoa dugu hau. 
Biak sentitzen dute elkar gustuko ez izatearen beldurra, biak kikiltzen dira egia mingarriei aurre egiteko garaian, eta biek dute bestearen aurrean zaurgarri azaltzeko lotsa. 
Horrexegatik MAKARATZEN DIRA. Hala, bi maitemindu maskaratuen istorioa da hau. Eros eta bere maskarak. 
Ikuskizun honen bitartez maitasuna zaintzeko bidean agertzen diren beldurren eta zailtasunen inguruan hitz egin nahi da, hitzik erabili gabe. 
 
 
Halaber, Mostra guztian zehar, AUTOMATAK erakusketa egongo da ikusgai Laboratorium-ean: https://www.laboratorium.eus/eus/erakusketa/automatas-mecanismos-magicos
 

MUSIKA TRESNAK. Tailerra

Xavi Lozano (Catalunya)
12:00 – Aroztegi Aretoa
 
Parte-hartzaileek instrumentu propio bat sortuko dute bertan emango zaizkien materialekin. Zazpi urtetiko gorakoentzat. Dohainik, izena eman behar da ondorengo telefono zenbakian: 670 224 209
 

LABORATORIUM Museoa: Erakusketa/Exposición

Automatak, Lluis Ribas

Gaur egungo roboten aurrekoen sekretuak azaltzen dituzten hamabi pieza eder aurkezten ditu.