UDALEKU IREKIAK 2022

Ekainaren 27tik uztailaren 15era (3 aste aukeratuz gero)

Ekainaren 27tik uztailaren 22ra (4 aste aukeratuz gero)

10:00 - 13:00

Udaleku irekiak aukera paregabea dira Bergarako ume guztiak elkartu eta euskaraz, aisialdi hezitzaileaz gozatu dezaten.

 

 

 

PARTE-HARTZAILEAK

  • 2010-2017 urte bitartean jaiotako haurrak.
  • Haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du.

Antolaketa:

Udaleku irekietarako herriko 3 ikastetxeak erabiliko dira, honela antolatuko dira:

-HH4 eta HH5 (2016 eta 2017an jaiotakoak) – Mariaren Lagundia ikastolan.

-LH1 eta LH2 (2014 eta 2015ean jaiotakoak) – San Martin ikastetxean.

-LH3, LH4, LH5 eta LH6 (2010, 2011, 2012 eta 2013an jaiotako haurrak) – Aranzadi ikastolan.

-Angiozarren eta Osintxun ere udalekuak eskainiko dira (2010 – 2019 urte bitartean jaiotakoei zuzenduta) baldin eta gutxieneko taldea sortzen bada.

-HH2 eta HH3 maila egin duten ikasleentzat ez da udaleku irekirik antolatuko baina herriko ikastetxeek antolatuko dute hauei zuzendutako zaintza/aisialdi zerbitzua, bakoitzak bere ikastetxean. Informatu zure ikastetxean.

-Udaleku irekietan haurrek herriko ikastetxe guztiak ezagutzeko aukera eskaini nahi da, bakoitzaren ikastetxeko eremua gainditu eta herri mailako udalekuen eskaintza osatu da. Honek seme-alaba bi edo gehiago dituzten familientzako haurrak ikastetxe ezberdinetara eramateko zailtasunak ekar ditzake. Desplazamendu hauek egiteko zailtasunak dituzten familia horiei, haurrak Santa Marinako arkupeetan 9:45ean uzteko aukera eskaini nahi zaie. Bertan udalekuetako hezitzaile bat egongo da haurrei ibilbide hau egiten laguntzeko. Horretarako udalekuen izen ematea egiterakoan horrela adierazi beharko da galdetegian.

IZEN EMATEA ITXITA DAGO

Izena emateko epea: apirilaren 27tik maiatzaren 15era (biak barne).

Izena emateko 2 pauso jarraitu:

1. Izen emate orria beteta.

2. Bankuko ordainagiria (bidali e-postaz gazteria@bergara.eus helbidera) edo tarifa sozialaren eskaera orria beteta izatea.

Izen-ematea egiteko beste bide batzuk:

UDALETXEAN – B@Z

Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00 
Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00

 

LIBURUTEGIAN

Astelehenetik ostiralera 8:30 – 20:30

Larunbatetan: 9:00 – 13:00

 

COVID OHARRA:

-Baliteke unean uneko Covid baldintzek antolaketa aldatzera behartzea (adin tarte batzuk kanpoan utzi, guneak aldatu, etab...).

-Haurrek udalekuetarako momentu horretan indarrean dauden osasun neurriak bete beharko dituzte.

 

PREZIOA:

Aukeratutako aste kopuruaren eta izena eman duen seme-alaba kopuruaren araberakoa:

 

UDALEKU IREKIAK

3 ASTEKO IRAUPENA

4 ASTEKO IRAUPENA

TARIFA SOZIALA

3 ASTE

TARIFA SOZIALA

4 ASTE

Lehenengo eta bigarren seme-alaba

 

75€ bakoitza

 

100€ bakoitza

 

35€

 

45€

Hirugarren umea eta ondorengoak

Dohainik

Dohainik

Dohainik

Dohainik

 

ORDAINKETA

Transferentzia bidez egingo da kontu hauetako batean:

            -Euskadiko Kutxa (laborala): ES54 3035 0009 16 0090900017

            -Kutxabank: ES69 2095 5070 71 1062071534

Udalekuetan izena emateko ezinbestekoa izango da bakoitzak dagokion kuota ordainduta izatea edo tarifa sozialaren eskaera eginda izatea.

TARIFA SOZIALA UDALEKU IREKIETAN:

 

Tarifa soziala aplikatzeko baldintzak:

-Elkarbizitza unitateak Bergaran erroldatuta egon behar du.

-Elkarbizitza unitateak diru kopuru hau baino gutxiago jaso behar du urtean.

 

Bi pertsonako unitate familiarra.

 20.105,04 €

Hiru pertsonako unitate familiarra.

 23.776,22 €

Lau pertsonako edo gehiagoko unitate familiarra.

                                                      27.447,27 €

 

TARIFA SOZIALA ESKATZEKO PROZEDURA

Udalekuetan izena emateko epe barruan (apirilaren 27tik maiatzaren 13ra) tarifa soziala eskatu beharko da udaletxean bertan, B@Z zerbitzuan.

Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 15:00 
Ostegunetan: 07:30-15:00 eta 16:00 - 19:00

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. NAN agiriaren fotokopia (unitate familiarra osatzen duten kide guztiena).

2. Pertsona Fisikoen Errentaren azken ekitaldiko aitorpenaren fotokopia edo, bestela, egin ez izana justifikatzeko agiria (Ogasunean emango zaio agiri hau).

3. Langabezian daudenek, Gizarte Segurantzako "lan-bizitza" agiria eta prestaziorik ez dutela jasotzen egiaztatzeko Lanbidek emandako agiria.

4. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo antzeko laguntzarik jasotzen egonez gero, ez da aurkeztu beharko 2. eta 3. puntuetako dokumentazioa; baina aurkeztu egin beharko da DBE jasotzen ari izanaren egiaztagiria .

EranskinaTamaina
PDF icon udakanpaina22_eus.pdf1.92 MB