Deialdi honen helburua da Bergarako Baratze Parkeko baratze publikoak erabiltzeko baimenak emateko baldintzak ezartzea, San Joxepe inguruko herri-lurretan kokatuak daudenak.
Baratzeen eta haien instalazioen ezaugarriak Bergarako Baratze Parkea proiektuan jasotakoak dira. Parkeak 30-50 m2 bitarteko 96 baratze erabilgarri ditu gaur egun, eta gainerako azalera komunitate‑erabilerakoa izango da (lanabesen etxola, bideak, ureztatzeko putzuak, konpost guneak, etab.).Baratzeak erabiltzeko lagapena, urte bakoitzeko abenduaren 31ra arte, eta gehienez 2025eko abenduaren 31ra arte luzatu ahal izango da.
Erabilera erregimena eta baldintzak Bergarako Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako araudian zein Deialdian eta emango zaien baimenean ezarritakoak izango dira.
Ohartarazten da Bergarako Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako araudiak hasierako onarpena jaso duela eta jendaurrean dagoela Udalaren iragarki-taulan zein webgunean. Behin betiko onarpena jaso eta indarrean sartzen denean berau betetzea beharrezkoa izango da baratze publikoen erabiltzaileentzako. Edozein arrazoirengatik ez balitz behin betirako onartuko araudia, agiri honen arabera egindako deialdi hau bertan behera geratzea ekarriko luke.
Baratze publikoaren erabilerari dagokion tasa ordenantza fiskaletan ezarritakoa izango da. Adjudikazio-hartzaileek ezarri beharreko fidantza berriz 50 eurokoa izango da.