Lege-ohartarazpena
www.bergara.eus ataria Bergarako Udalaren web ofiziala da. Bertan daude interes orokorreko edukiak eta zerbitzuak, bai udalerriko biztanleentzat, bai herria ezagutu edo bisitatu nahi dutenentzat.
Web-atari honen barruan daude udal-jarduerako alorren atari tematikoak eta sektorialak; zehazki:
- Bergarako Udala: bergara.eus
- Bergarako Euskara: bergarakoeuskara.eus
- Laboratorium Museoa: laboratorium.eus
- Bergarako Udal Artxiboa: bergarakoartxiboa.eus
- Turismoa: bergaraturismo.eus
- Agorrosin kiroldegia: bergarakirola.eus
Web honetan eskuragarri dauden partaidetza-tresnen bidez adierazitako iritziak soil-soilik iritzi-emaileen beraien ardurapekoak izango dira.
www.bergara.eus web-aren eta goian aipatutako atari tematiko eta sektorialen jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta barruko elementu guztienenak ere, Bergarako Udalaren titulartasunekoak dira, eta edukiak honako lizentzia honen babespean daude: Creative Commons-eko Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa.
Lizentzia horren bidez, hauetarako eskubidea duzu:
- Webgune honen edukiak publikoki partekatu, kopiatu eta birbanatu (testuak, irudiak edo dokumentuak).
- Eduki horietatik eratorritako lanak sortu.
Honako baldintzen arabera:
- Edukien jatorria modu esplizituan aitortu behar da, kopiaren edo deribazioaren azpian honako hau adierazita: “Jatorria: www.bergara.eus”.
- Eratorritako lana lizentzia berdineko baldintzetan zabaldu beharko da.
Gainera, formatu elektronikoko lana bada, gure webgunearen adierazpena honako URL honetara lotu beharko da: http://www.bergara.eus/.
Argibide gehiago: Creative Commons-eko lizentzia-aitorpenaren lege-testu osoa.
Lizentzia hau orokorrean aplikatuko da, baina, hala ere, Bergarako Udalak beste lizentzia-mota bat edo beste baldintza batzuk ezarri ahal izango ditu eduki edo elementu zehatz batzuetarako; horrelako kasuetan, azken hauek gailenduko dira arau orokorraren gainetik.
Bergarako Udalak aukera izango du edozein aldaketa edo gaurkotze egiteko –edozein momentutan eta aurretik ohartarazteko beharrik izan gabe– bere web-eko informazioan, konfigurazioan edo presentazioan.
Bergarako Udalak ezin du bermatu akatsik ez dagoenik web-aren sarbidean edo edukian, ezta edukia egoki gaurkotuta dagoenik ere, baina ahaleginduko da akatsak ekiditen eta, horrelakorik balego, ahalik eta azkarren zuzentzen edo gaurkotzen.
Web-orri honetan, erabiltzaileak hainbat esteka aurkituko ditu web-orri honekiko independente diren beste web-orri batzuetara joateko eta, horrela, eskura jarriko zaizkio interneteko beste informazio-iturri erlazionatuak. Bergarako Udalak ez du bere gain hartuko orrialde horien loturetatik edo edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Web-erako sarrera eta bertako informazioarekin egin daitekeen erabilera soil-soilik hori egiten duenaren erantzukizuna da. Bergarako Udalak ez du erantzungo sartze horretatik edo informazio-erabilera horretatik erator daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, salbu eta estu-estuan bere eskumenen erabileran jarraitu beharreko lege-xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduketetatik datozenak.
Bergarako Udalak eskubidea izango du egoki iritzitako edozein lege-akzio aurrera eramateko, bere web-orriko edukiekin hirugarrenen batek egindako bidegabeko edozein erabileragatik.