BERGARA HOBETZEKO IDEIAK EKIMENA: AZKEN BOZKETA

Herritarrek 120 ideia proposatu zituzten Bergara Hobetzeko Ideiak ekimenean, eta behin Udaleko teknikariek ideia horien bideragarritasuna neurtu ostean, herritarrek horietatik egokienak bozkatu zituzten. Guztira, 344 bergararrek eman zuten botoa. Udal gobernuak irailean martxan jarriko du plan estrategikoa egiteko prozesua eta ekimen honetatik ateratako ideia bozkatuenak beste ideiekin batera aztertuko dira bertan. 
 
Helduen kasuan, Arrizuriagako parkea aisialdirako egokitzeko asmoa izan zen proposamen bozkatuena, baina herritarrek parkerako proiektu desberdinak luzatu zituzten eta horien guztien artean erabaki behar da. Hortaz, helduen bi ideia nagusiak aukeratzeko beste bozketa bat egingo da. 
 
Honako ideien artean egin beharko da aukeraketa www.bergara.eus webgunearen bidez:
 
1)     Arrizuriagan kulturalki zerbait gehiago egin. Beheko aldean maldari egokituta anfiteatro bat egitea da proposamena, ikuskizun ezberdinak eskaintzeko (kontzertuak, antzerkiak, etab…). Naturala, harriz edo egurrez baliatuta.
2)     Haur eta helduentzako ziburuak jarri Arrizuriaga parkean. Aldapak aprobetxatuz txirristak jarri, aterpe bat, gora-beheradun ziburu modernoak, banku gehiago, etab…
3)     Haurrentzako jolas-gune bat jartzea Arrizuriaga parkean, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jarri.
4)    Arrizuriaga eraikina ekintza kultural eta sozialak egiteko egokitu. Parkean aisialdirako elementuak jarri; eserleku erosoak, ganorazko lorategia, iturriak, mahaiak, eszenatokia, bizikletentzako aparkalekua…
5)     Espoloira ematen duen Arrizuriagako harresia kendu.
6)     Ramon Maria Lili kaletik Arrizuriagara sartzeko dagoen atea eta bertan dauden hormak aprobetxatuz, txakurrentzako jolas parkea egin.
 
Helduen ideia bozkatuenak 1.000 euroko bonoa jasoko du saritzat, eta bigarrenak 500 eurokoa.
 
Hortaz, herritarrek www.bergara.eus webgunean ideia gustukoena bozkatzeko aukera izango dute irailaren 22a bitartean. Horren ostean, irailaren 24an emango dira jakitera helduen eta haurren ideia bozkatuenak eta saridunak. Haurren ideia onenak (dagoeneko herritarrek aukeratu dute) 150 euroko bonoa jasoko du Bergarako disko eta liburu denda batean gastatzeko.
 

NAGUSIEN IDEIAK:

1 Zkia) Arrizuriagan kulturalki zerbait gehiago egin. Beheko aldean maldari egokituta anfiteatro bat egitea da proposamena, ikuskizun ezberdinak eskaintzeko (kontzertuak, antzerkiak, etab…). Naturala, harriz edo egurrez baliatuta.

3 Zkia) Haurrentzako jolas-gune bat jartzea Arrizuriaga parkean, desberdina, egurrezko egiturekin eta berrerabilitako materialekin, tirolina bat ere jartzea. Berdegunean ur txorrotak jarri.

5 Zkia) Espoloira ematen duen Arrizuriagako harresia kendu.

2 Zkia) Haur eta helduentzako ziburuak jarri Arrizuriaga parkean. Aldapak aprobetxatuz txirristak jarri, aterpe bat, gora-beheradun ziburu modernoak, banku gehiago, etab…

4 Zkia) Arrizuriaga eraikina ekintza kultural eta sozialak egiteko egokitu. Parkean aisialdirako elementuak jarri; eserleku erosoak, ganorazko lorategia, iturriak, mahaiak, eszenatokia, bizikletentzako aparkalekua…

6 Zkia) Ramon Maria Lili kaletik Arrizuriagara sartzeko dagoen atea eta bertan dauden hormak aprobetxatuz, txakurrentzako jolas parkea egin.


BOZKATZEKO ORRIA

Bozka Bergaran erroldatuek soilik eman ahal izango dute.

Helduek, helduen proposamenak bozkatu ahal izango dituzte. 

Aukeratu ideia: zenbakia / Idea elegida: número