Espediente zenbakia: 
LAAU/IDA/2019/0006
Deialdiaren xedea: 

Bigarren deialdi honen xedea da eraikinetako garbitzaileen lan-poltsa osatzea, eta horren bitartez 2019ko uda garaian udal eraikinen garbiketa egiteko dauden premiei eta beste premia batzuei ere erantzuteko aldi baterako langileak kontratatuko dira, lehiaketa bidez. Lan-poltsa honek izaera osagarria izango du aurretik daudenekiko, eta urtebeteko indarraldia izango du eratzen denetik kontatzen hasita; hala ere, indarraldia luzatu ahal izango da alkatearen berariazko ebazpenaren bidez.

Lanpostua sailkapeneko E sailkapen-mailakoa da, eta 6. mailari dagokion soldata-maila du, dedikazioaren araberako portzentaia aplikatuta. Halaber, 1. hizkuntz eskakizuna dagokio, ez derrigorrezkoa.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2019-07-05
Oharrak: 

Eskabideak, behar bezala beteta, Bergararren Arreta bulegoan eta Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte, 2019ko uztailaren 5eko 13:30ak arteko epearen barruan.

Onartu eta baztertuak
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BEHINEKO zerrenda: 
Onartutako eta baztertutakoen BEHIN BETIKO zerrenda: 
GAOn noiz argitaratua: 
2019.eko Ekainaren 27a, Ostegunaetan
Deialdiaren egoera: