Bergarako Udalak Bergara 2030 Egin herrixa Plan estrategikoa egin du.

Plan honen helburua 2030era begira plangintza jasangarri bat adostea da. Herritarrekin eta herriarentzat.

Diagnostikoaren aurkezpena

Diagnostikoaren aurkezpena apirilaren 15ean egin zen Seminarixoan. Ikusi hemen ekitaldia online.

Era berean, bertan aurkeztutako txostena hemen daukazue ikusgai.

Hemen diagnostiko osoa, kontsultatu nahi izanez gero.

Herritarrei galdetu zitzaien nola ikusi nahiko luketen Bergara 2030ean eta hauek izan ziren jasotako erantzunak:

PROZESUA

Plangintza hau nazioarte mailan Agenda 2030arekin bat etorriko da, bertan onartutako garapen iraunkorrerako helburuekin.

Plan estrategiko honek 3 urrats nagusi ditu, urrats guztiak herritarrekin batera adostu eta konpartitu dira:

1.- Hasierako diagnostikoa egin da.

           -Bergarako egungo egoeraren argazkia egin da. Diagnostiko hau herritar eta eragileekin kontrastatu da.

          -Behin diagnostikoaren zirriborroa eginda, herritarrek galdetegi bat bete eta informazio hori osatu da.

2.- Nolako Bergara nahi dugun definitzea da helburua.

           -Definizio hau helburu orokor eta zehatzetan gauzatuko da. Honetan parte hartuko dute:

                     -Udal, Mankomunitate eta eskualdeko profesionalek.

                     -Herritar eta eragileak: elkarrizketak egingo dira, gaikako mahaiak sortu eta bilera irekiak.

3.- Ekintza plana definitu.

           -Helburu estrategikoak → jarduera programak → ekintza zehatzak.

4.- Plangintza aurkeztu eta gizarteratu.