Espediente zenbakia: 
2026LAAU0022
Deialdiaren xedea: 

Oinarrien xedea da, KALE GARBIKETAKO ZERBITZUKO ARDURADUNAREN LAGUNTZAILE BAT aldi baterako izendatzeko hautaketa prozesua arautzea.
Derrigorrezko B2B2 (2) hizkuntza-eskakizuna dagokio, derrigorrezkotasun-data beteta duelarik.

Deialdi honetako lanpostuari honako ordainsariak dagozkio (balorazioaren berrikuspena egin aurretik eta haren kontura izanik):
Destino osagarria 19 mailari dagokiona eta berariazko osagarria 14.472,00 euro.
Deialdi honetako lanpostuaren eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatu dira.
Lanegunak eta ordutegia Udalak urtean-urtean finkatutakoak izango badira ere ezaugarri hauek ditu:
Ordutegian flexibilitatea izatea (disponibilitatea garrantzizkoa) eta ordutegia: 8:30etik aurrera hasita eta 7:18 orduko lan-jarduna izatea.
Lanpostua eta ardura hauek berriak izanda, ordutegia lanpostua definitu arte eta horren arabera aldatzen/finkatzen joango da.
Jai eta egun berezietan antolatzen diren egitarauek eskatzen duten langile-premiari erantzuteko lan egin beharko du; adibide gisa, Bergarako jaietan, San Martin jaietan, San Martzial jaietan, Erramu Zapatuan eta antzerako jaietan; horiek guztiak egutegian aurreikusiko dira. Asteburu batzuetan ere lan egingo du, horrela beharrez gero.
Oinarri hauetan aurreikusten ez direnetan, eta behin-behineko egoerarekin bateragarri denean, Udalaren lan-hitzarmena aplikatuko zaio.
Deialdi honekin ez da lan-poltsarik osatuko.

Lanpoltsa: 
ez
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 
2026-11-10
Deialdiaren egoera: