Aratusteetarako programa ikusgai eta ekitaldietarako sarrerak salgai
komunikazioa-k Az, 2015-02-04 08:21-n bidalia
2015eko Aratusteetako egitaraua ekintzaz beterik dator eta ez da aspertzeko astirik izango.
Aurtengo berrikuntza aipagarriena aratusteetako martitzeneko Herri Batukada izango da, herriko elkarte eta eragile ezberdinak Udalarekin elkarlanean prestatutako ekimena. Bergarako Udal Musika Bandak eta Orkestra Sinfonikoak Kabaret ikuskizuna eskainiko dute ostiralean 22:30ean Udal Pilotalekuan. Eta, etxeko txikienentzat, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen “Txo Mikmak txikia” emanaldia izango da larunbatean 15:30ean nahiz 18:00ean.
Instrumentuak prestatuta… Herri Batukadako entseguetarako prest!
komunikazioa-k Al, 2015-02-02 10:08-n bidalia
Instrumentuak egiteko tailerren ostean, prest dago dena Aratusteetako Martitzenean egingo den Herri Batukadako entseguak egiteko. Musika Eskolak gidatuta egingo dira datozen egunetan:
Otsailak 3 eta 10 (asteartea), 19:00etatik 20:00etara udaletxeko Pleno Aretoan
Otsailak 5 eta 12 (osteguna), 18:00etatik 19:00etara udaletxeko Pleno Aretoan
ENTSAIO OROKORRA: Otsailak 16, astelehena, 18:00etan Seminarioko karpan.
Otsailak 17, musika eta kolorea herriko kaleetan barrena
Herri Batukadarako instrumentuak egiteko tailerrak
komunikazioa-k Or, 2015-01-30 15:04-n bidalia
Udala herriko hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean, Herri Batukada antolatzen ari da Aratusteetako Martitzenerako. Aratusteetako egun hau girotzeko eta kolorez betetzeko, Musika Eskola, Bedelkar, Jardun Euskara Elkartea, Bergarako tabernariak eta Udala gogoz eta ilusioz beterik ari dira ekimen berri hau prestatzen herriko ume, gazte zein helduentzako.
Eguna iritsi bitarteko prestaketa lanak: instrumentuak eta entseguak
Otsaileko Kultura Gida
komunikazioa-k Og, 2015-01-29 10:49-n bidalia
Urtarrileko Kultura Gida argitaratu da
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:41-n bidalia
Ikus hemen gida kg_urtarrila15.pdf
Gazte zein nagusi, Gabonak ekintzez beteta datoz.
komunikazioa-k Or, 2014-12-19 10:41-n bidalia
KULTUR EKITALDIAK EGUNEZ EGUN
Oharra: Haur eta gaztetxo programa ikusi nahi izanez gero sakatu hemen
|
2014/12/19 |
* Virginia Imaz-en “Nire etxea” ipuin kontaketa saioa. Sarrera doainik |
Larunbat honetan Napar Feria San Antonion
komunikazioa-k Ar, 2014-12-16 12:13-n bidalia
Azpian Nafar Feriaren karteal. Programa osatuagoa nahi izanez gero, sakatu hemen bertan

“Kantuz Topa” kontzertuarekin Kursaaleko ikuskizunetarako autobus zerbitzu zuzena hasiko da
komunikazioa-k Or, 2014-12-12 13:03-n bidalia
Donostiako Kursaalak bere “Kursaal Eszena” programazio barruan atontzen dituen kontzertu eta ikuskizunak Bergararren esku jarriko dira, zuzeneko autobusaren bitartez.
Egitasmo honi “Kursaal Eskura” deitu zaio, eta, bere lehen saioa, datorren abenduaren 27an abiaraziko den “Kantuz Topa” ekitaldiarekin egingo da.
Igandean, 17 bikote Euskadiko Dantza Solte Txapelketan
komunikazioa-k Og, 2014-12-11 19:46-n bidalia
Igande honetan, abenduaren 14an, 17 bikotek lehiatuko dute, XXXVII. Euskadiko Dantza Solte Txapelketan, Bergarako Udal frontoian arratsaldeko 18:00an.
Txapelketan parte hartuko duten bikotean 16 urtetik beherakoak izango dira, eta Fandangoa eta Arin-Arina dantzatuko dituzte, trikitilarien laguntzarekin-
Izena eman duten bikoteak hauek dira:
Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo Mostra urriaren 23tik 26ra
komunikazioa-k Ar, 2014-10-14 12:37-n bidalia
· Guztira bederatzi lan antzeztuko dira
· Ostegunetik igandera luzatuko da mostra
· Euskal Herria, Kataluina, Espainia, Grezia eta Italiatik etorriko dira taldeak
Helduentzako Nazioarteko Txotxongilo XII. Mostra ospatuko da Bergaran urriaren 23tik 26ra, ostegunetik igandera, bitartean. Bertan Euskal Herria, Kataluina, Grezia, Italia eta Espainiako zenbait taldek hartuko dute parte.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
