2013ko Gabonetako eskaparate lehiaketa
mosa-k Az, 2013-12-04 13:13-n bidalia
2013ko Gabonetako erakusleiho lehiaketa.
Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan. Ikus oinarriak (datak, sariak, etabar) lehiaketetan atalean.
Ados teatroaren "Emaztegaiaren semea" antzezlana ATZERATZEA
mosa-k Az, 2013-11-13 13:41-n bidalia
Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren 2 saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan.
Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote.
Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dugu Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.
Era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu.
Herio Anderea (una noble señora) II. Jardunaldiak
admin-k Og, 2013-10-24 15:32-n bidalia
Idazle Eskolak Ibilbide Literarioa egingo du Arrasaten zehar
admin-k Og, 2013-10-24 09:47-n bidalia
Azken urteetan ohi duenez, Bergarako Idazle Eskolak ikasturte hasieran ibilaldi literarioak antolatzen ditu, euskal literaturaren berri izateko herriak eta tokiak ezagutuz. Orexan Orixe, Telesforo Monzon Bergaran, Bitariano Gandiaga Arantzazun eta abar.
Beren lanak Aroztegi Aretoan erakutsi nahi dituzten artistek azaroaren 15a arte dute eskaerak aurkezteko
admin-k Az, 2013-10-23 10:10-n bidalia
Dagoeneko publikatu dira lanak aurkezteko baldintzak arautzen dituzten pleguak. Eskaerak aurkeztuta batzorde misto batek erabakiko du zeintzuk izango diren ikusgarri jarriko diren erakusketak.
Urriaren 24an proiektatuko dira V. Film Laburren Leihaketan aurkeztutako lanak
admin-k Og, 2013-10-17 11:39-n bidalia
Orduan jakingo da baita nortzuk diren irabazleak eta sari emate ekitaldia ere egun berean izango da.
Urriaren 24an (osteguna) Zabalotegi aretoan izango da Bergarako Film laburren V. leihaketara aurkeztutako lanen proiekzioa. Orduan jakingo da baita zein lan diren irabazleak eta sari banaketa ekitaldia izango da.
Urriaren 18an izango da XII Kirol argazki lehiaketako sari-banaketa
admin-k Al, 2013-10-14 10:11-n bidalia

Sari banaketa 20:00tatik aurrera izango da Aroztegi aretoan. Erakusketa urriaren 18tik azaroaren 3ra arte izango da irekita.
XXIX. "Bergara Hiria" argazki lehiaketa
admin-k Og, 2013-03-21 12:43-n bidalia
Bergarako Udalak eta Ariztondo Argazkizale Elkarteak bultzatuta, eta Euskal Herriko argazkilari taldeen elkartearen 005/2013 babesarekin Bergara Hiria argazki lehiaketaren edizio berri bat egingo da, 29., hain zuzen.
Euskadin bizi den edozein argazkilaritza afizionatuk parte har dezake eta gaia librea da. Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzean izan daitezke eta edozein teknika onartzen da.
2013ko Bergarako Pentekoste jaietako kartel lehiaketako oinarriak.
admin-k Or, 2013-03-08 15:37-n bidalia
Aurten Pentekoste jaiak maiatzaren 17tik 21era ospatuko dira. Beste behin programaren azala apainduko duen irudia lehiaketa bitartez aukeratuko da. Lanak aurkezteko azken eguna: apirilaren 16a.
Ona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
Aste honetako kultura ekitaldiak
admin-k Al, 2013-02-25 12:46-n bidalia
Aste honetan, ondorengo ekintzetan parte hartzeko aukera izango dugu Bergaran:
2013/02/26 Asteartea
LOMCE legea eta hezkuntza sistema propioa hitzaldia. Hizlariak: Arianna Arizabaleta eta Aitziber Martinez de Lagos. Antolatzailea: Bergarako Udala.
Irizar jauregian, arratsaldeko 19:00etan.
2013/02/27 Asteazkena
Zine-kluba: Ezkutuko zorra (Ekologistak martxan).

