Aroztegin Iñaki Olazabalen eskulturak ikusgai, abuztuaren 14tik irailaren 7ra
komunikazioa-k Al, 2014-08-11 00:00-n bidalia
Iñaki Olazabal eskultorearen “2014” bilduma ikusgai, abuztuak 14tik irailaren 7ra Aroztegi Aretoan.
Hemen, eranskinean, erakusketaren katalogoa.
Ordutegia
Astertetik ostiralera: 18:00-20:30
Larunbatak: 12:00-14:00 / 18:00-20:30
Igandeak: 12:00-14:00
Aukeran dantza konpainiaren “Geltokia” emanaldia irailaren 12an (sarrerak aldez aurretik salgai)
komunikazioa-k Az, 2014-08-06 09:23-n bidalia
Aukeran dantza konpainiaren Geltokia emanaldi berria ikusteko aukera izango da, irailaren 12an, ostirala, gaueko 22:00etan udal pilotalekuan.
Sarrerak aldez aurretik erosi daitezke 16€tan http://www.bibe.me/event/100 helbidean edo Pikupen bertan 15€tan http://www.pikupe.com. Emanaldi egunean leihatilan bertan izango dira salgai 16€tan.
Aroztegin abuztuaren 10a bitartean Celia Eslavaren lana ikusgai
komunikazioa-k Og, 2014-07-24 15:53-n bidalia
Pentekosteetako herri bazkarirako txartelen salmenta
ogarro-k Or, 2014-05-16 11:06-n bidalia
Gero eta gertuago ditugu Pentekoste jaiak eta baita egun horietako herri bazkaria ere.
Otordu horretan parte hartu nahi dutenek datorren asteko ostegunean, maiatzaren 22an erosi ahal izango dituzte txartelak, arratsaldeko 18:00etan, kulturetxean. Pertsona bakoitzak gehienez 4 txartel hartu ahal izango ditu.
Maiatzetik aurrera goizez eta arratsaldez erabili ahal izango da KZ Gunea
ogarro-k Az, 2014-04-30 09:35-n bidalia
Datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 5, goiz eta arratsalde erabili ahalko da KZ Gunea.
Kontsultatu maiatzeko kultura gida
ogarro-k Al, 2014-04-28 10:30-n bidalia
Kalean da Martxoko kultura gida
ogarro-k Az, 2014-02-26 16:26-n bidalia
Ikusi gida
Sara Martinez Alberdiren "Aratusteak gozatu, herria mozorrotu!" lanak aurkeztuko ditu Aratusteak
ogarro-k Ar, 2014-02-11 12:30-n bidalia
Aurtengoan bi kartel aurkeztu dira lehiaketara. Ikusi kartel irabazlea.
Irekita 2014ko Bergarako Aratusteak iragarriko dituen kartel lehiaketa
ogarro-k Og, 2014-01-23 15:32-n bidalia
Lanak aurkezteko azken eguna otsailaren 3 da. Aurkeztutako lanen artetik irabazlea aukeratzeko epaimahai bat osatuko da. Epaimahai honek bozkan %60ko balioa izango du. Herritarrek bozkek, berriz, %40.
Herritarrek bozkatzeko epea otsailaren 5etik 9ra izango da eta webgune honen bitartez eman ahalko da botoa.
Kontsultatu lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUA
aaranburu-k Ar, 2014-01-07 16:28-n bidalia
2014/01/17an, arratsaldeko 20:00etan, Bergarako Udal pilotalekuan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertua izango da. Miguel Gz. Bastidari omenaldia egingo zaio.
SARREREN SALMENTA: Kultura Etxea eta Lazkano oinetako denda.
PREZIOA: Aldez aurretik 10 €. Leihatilan 12 €.
