Bergarako Udala-k Og, 2018-02-15 14:47-n bidalia
Udala Bergarako hainbat kale asfaltatzen ari 2017an hasita. Prozedura oso anbiziosoa da eta herriaren itxura nabarmentzen berritzen dabil. Hala ere, tamalez eguraldiak lanak epean egitea oztopatu du.
Lanen aurrekontua 338.000 eurokoa da eta asfaltatze lanak egiteaz gain, obra zibila (espaloiak, sumideroak…) eta seinaliztapen horizontala berritzeko ere baliatu da lan prozedura hau.
Dagoeneko honako puntuak asfaltatu dira: Amillaga, Aranerreka, Martoko-San Antonio, Oxirondoko kurba, Osintxuko zebrabidea, Arrizuri-Mintegi eta Mizpildi. Azken kasu honetan inprimatzea egitea eta margotzea falta da, baina horretarako hainbat egunetan ateri egon behar du.
Eta hasierako plangintzatik beste puntu hauek asfaltatzea falta da: biltegiko sarrera, Telleria, Erguingo garajeen sarrerak eta Mazterreka, hain zuzen ere.
Bestalde, horiek bukatu ahala, puntu berri hauek asfaltatzeari ekingo zaio: Zabalotegi, TokiEder-Artzamendi, Larramendi poligonora doan bidea (San Juan auzoan), Osintxuko sarrera (iturri ondoan); eta dirurik balego, baita Ozaetako zubia ere.