Bergarako Udala-k Al, 2026-11-02 11:07-n bidalia
Txiki Txokoa herritarren gunea izan da bet, modu komunitarioan erabili izan da bertako haur, guraso eta zaintzaileen aldetik. Horixe da haren nortasuna eta hori da udalak babestu
nahi duena.
Azkeen aspaldian gunearen erabilera desegokia egin da herritar batzuen aldetik (apurketak,
zikinkeria, etab...), horrek haurrentzako leku atsegin eta segurua izatetik urruti utzi du
espazioa.
Horregatik, arazoar irtenbidea aurkitu bitartean, Txiki Txokoa itxita egongo da. Haurrek euren erritmoan jolasten dute, inork antolatutako programarik gabe, eta gurasoek, elkar ezagutzeko, solasean aritzeko eta seme-alabak elkarrekin hazten ikusteko aukera dute. Horrela, familia eta belaunaldi desberdinak biltzen dituen topagune naturala sortu da, etxeetatik kanpo.
Gunearen izaera komunitarioa mantendu nahi da, eta neurri egokiak aztertzen ari da Udala Txiki Txokoa lehenbailehen bertiz irekitzeko. Azkenik, udalak herritar guztiei dei egiten die gunea zaintzeko: Txiki Txokoa denona da, eta denon artean zaindu behar da. Neurrak zehaztu ahala, udalak jakinaraziko du zer erabaki| den, noiz eta nola irekiko den berriro ere.

