Udako oporretan Ibargaraiko ur-hoditeria apurtu eta ondorioz ura moztu behar izan zen egun oso batean. Orduan behin-behineko konponbidea eman zitzaion arazoari herritarrei ahalik eta kalte txikiena eragiteko.

Behin betiko konponbideak lanketa sakona eskatzen zuen. Horregatik itxaron behar da izan da, Ibargaraiko tramu horretan aktuazio integrala egiteko. Horregatik, Udalak bertako ur-hoditeria berritu eta 4 eta 14 atarien arteko tramua erabat berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa esleitu zuen. BEB Arkitektura enpresak idatzi du proiektua eta dagoeneko konkurtsoan dago.

Ibargarai kaleko 4-14 arteko tramua berrurbanizatu egingo du Udalak. Horren harira astean batzar informatiboak egin dira tramu horretako atarietako presidenteekin; eta baita esparru horretako komertzianteekin ere.

Udako oporretan bertako ur-hoditeria apurtu eta ondorioz ura moztu behar izan zen egun oso batean. Orduan behin-behineko konponbidea eman zitzaion arazoari herritarrei ahalik eta kalte txikiena eragiteko. Baina orain heldu da behin betiko konponbidea emateko unea.

Horregatik, Udalak bertako ur-hoditeria berritu eta tramu hori guztia erabat berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa esleitu zuen. BEB Arkitektura enpresak idatzi du proiektua eta dagoeneko konkurtsoan dago.

Proiektuaren barne daude honako lanok:

-Ur-hornidura eta kanalizazioa erabat berritzea.

-Euri-urak jasotzeko sistema eraberritzea.

Lan horiek guztiak egingo dira eraikinen aldean, eta interbentzioak izango dira etxebizitzen ondoan, aparkalekuetan eta galtzada zati batean. Gainera, espaloiaren jatorrizko neurria 15 zentimetro zabaldu egingo da, eta irisgarritasuna hobetzeko tramu horretako atari eta negozio bakoitzaren sarrerak aztertu dira banan-banan.

Lanek 450.000 euroko aurrekontua izango dute, eta iraupena sei hilabetekoa izango da.

Udalaren asmoa da lanak maiatza inguruan hastea.