Deskribapena: 

Alkateak 2022ko apirilaren 21ean emandako Dekretu baten bidez hurrengo erabakia hartu du:

1) "Ecenarro S.Coop" enpresak A-40 Areako 40b.3 azpieremuan kokatutako 15-19 partzelan inguruko Xehetasun Azterlanaren dokumentuari hasierako onarpena ematea.

2) Hasierako onarpena emandako Xehetasun Azterlana nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzanjendaurrean jarriko da 20 egüne4 Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen denetik kontatzen hasita. Halaber, Lurralde Historikoan hedadura gehien duen egunkari batean ere argitaratuko da onarpenaren iragarkia.
Informazio gisa soil-soilik, Bergarako Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da (www.bergara.eus). Jendaurreko erakustaldi horretan, hasierako onespen-dokumentua eta dagokion administrazio-espedientea Bergarako Udaleko Bulego Teknikoan (2. solairua) aztertu ahal izango dira, egoki iritzitako alegazioak egin ahal izateko.

3) Hasierako onarpena jaso duen Hiri Antolamenduko A-40 Areako 40b.3 azpieremuan kokatutako 15-19 partzelan inguruko Xehetasun Azterlana Uraren Euskal Agentziara bidaltzea, dagokion txostena eman dezan.

4) Erabakia jakinaraztea "Ecenarro S.Coop" enpresari

Noiztik erakusgai:
2022.eko Maiatzaren 03an
Noiz arte erakusgai: 
2022.eko Maiatzaren 30an