Espediente zenbakia: 
2026LAAU0021
Deialdiaren xedea: 

Honako deialdi honen xedea da lehiaketa-oposizio irekiaren sistemaren bidez Agorrosin eta udal eraikinen garbitzaile lanpostuetarako lan-jardun partzialean 6 langile kontratatzea, kontratu finkoarekin.
Lanpostua E sailkapen-mailan Ofizioen langilegoari dagokion klasekoa da
Lanpostuen eginkizun eta ardura nagusiak Bigarren Oinarrian zerrendatzen direnak dira.
Lantokiak ez dira finkoak izango eta, orokorrean toki bat erreferente izanda ere, unean uneko premien arabera aldagarriak izango dira.
Eguneko eta urteko dedikazioa eta ordutegia ere aldatu ahalko dira, sortutako lan premiek eragindako ordu osagarriekin.
Halaber, B1B1(1) hizkuntz eskakizuna dagokio, ez derrigorrezkoa.
Lan-kontratua lan-jardun partzialekoa izango da, ordu osagarriekin osatuko delarik egon daitezkeen premien arabera.
Lan-egutegia eta ordutegia udalak urtean-urtean finkatutakoak izango dira, betiere lanpostuaren izaeraren eta zerbitzuaren premien araberakoak

Oposizioaldiaren fasea bukatu aurretik, deialdi honetaz baliatuz udalak deialdi honetan kontratatuko diren pareko eraikinetako garbitzaile lanpostu gehiago betetzea ere erabaki dezake, hutsik daudela eta dagokion lan eskaintza publikoan onartu eta argitara eman izan balu aurrez; alegia: Agorrosineko garbitzaileen, Ipintza instalazioetako garbitzaileen, eraikinetako garbitzaileen deitutako lanpostu gehiago.
Hautaketa-prozesua gainditu bai baina lanposturako kontratu finkoa lortzen ez duten izangaiek lan-poltsa bat osatuko dute, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta egongo dena. Lan-poltsa hori erabili ahalko da Agorrosin edo eraikinetako garbitzaileen edo kategoria eta eginkizun parekideak izan daitezkeen behin-behineko lan premiei erantzuteko.

Lanpoltsa: 
bai
Deialdia eta oinarriak
Oinarriak
Oinarriak: 
Oharrak: 

Izen emateak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera egin beharko dira.

Deialdiaren egoera: