Bergarako Udala-k Or, 2026-11-20 13:05-n bidalia
Azaroaren 24an goizeko 11:00ak eta 12:00ak bitartean, errepidean gauzatu behar diren hainbat lanen ondorioz, Amillaga 2ko trafikoa bi noranzkoetan egongo da moztuta.
Herri barrutik datorren trafikoa Ernai kaletik bideratuko da eta herri barrura datorrena aldiz Ertzaintzaren bidegurutzetik sartu beharko da.
Lurraldebuseko geltokiei dagokionez, IAT aurrean dagoena Ernai 1 atari aurrera pasako da eta Oxirondokoa (Arrasaterako noranzkoan) Ibargaraiko geltoki nagusira.
Mozketa horrek ere Herribusaren hainbat geltokietan izan dezake eragina baina horietan oharrak jarriko ditugu.

