Bergarako Udalak gogorarazi nahi die herritarrei eta Bergarako merkatari zein ostalariei, sari eta laguntza modura banatutako eta 2026-12-31 iraungitze data duten udal bonoak, 2027ko urtarrilaren 15era arte likidatu ahal izango direla Udaletxean. Izan ere, data horretatik aurrera bono horiek baliogabetuta geratuko dira, eta ezingo dira ez trukatu, ezta ordaindu ere. 

Udalak ekimen hau jarri zuen martxan tokiko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko, eta sari edo laguntza moduan jasotako bono horien bidez tokiko kontsumoa bultzatu nahi du. Udalaren esanetan, herritarren parte-hartzea funtsezkoa izan da azken urteetan programaren arrakasta bermatzeko.

Bono hauek Bergarako merkataritza eta ostalaritzaren aldeko apustu argia dira. Herritarrei gogorarazi nahi diegu garaiz erabiltzeko, eta establezimenduei, aldiz, datorren urteko urtarrilaren 15a baino lehen likidatzeko.
 
Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei eta merkatariei egindako ahalegin eta lankidetzagatik, eta gogorarazi du bono hauek herriko ekonomia dinamizatzeko tresna baliagarriak direla.

Informazio gehiago:
943779100
baz@bergara.eus