leloa

Herritarrekin landutako aurrera begirako egitasmoa zehaztuko dugu ondorengo asteetan

Bergarako Udalak herritarren parte-hartzean oinarrituriko Udalgintza-ereduari ekin nahi izan zion aurreko legegintzaldian, eta ipar horri begira, hainbat egitasmo garatu zituen herritarrekin elkarlanean: 2020ra bitarteko herriaren plan estrategikoa, besteak beste.

Egitasmo horren barruan, bergararrek 10 urte barru nolako Bergaran bizi nahi duten zehaztu zuten, eta Bergarak bere nortasun propioa izatea eta garatzea nahi dutela esan zuten, herri bizi, kohesionatu eta autoeratu batean bizi nahi dutela. Eskenatoki horretara iristeko hainbat lan-ildo eta ekintza ere proposatu zituzten.

Udal Gobernu berriak hasitako bideari jarraipena eman nahi dio eta herritarrekin lanean jarraitu du, etorkizuneko Bergara hori guztion artean eraikitzeko. Bergararrekin diseinaturiko norabide horretan, urrats berri bat eman du udazken honetan. Helburua aurrera begira egin beharrekoak are gehiago zehaztea izan da eta datorren urte hasieratik plangintza gauzatzen hasi ahal izateko oinarriak lantzea. Bergarak hurrengo urteetan izango dituen baliabideak kontuan hartuta, herri-eredu hori eraikitzeko proiektu estrategikoak zeintzuk izango diren identifikatu dira, hau da, ekintza garrantzitsuenak lehenetsi dira, horiek lantzeko epealdiak eta egiturak zehaztuko dira eta plangintzari segimendua egiteko tresna sortuko da. Udalak nahimenetik ahalbideetara ekarri nahi du plangintza, eta berau praktikara eramaten hasteko baldintzak sortu.

Horrela, amaitu berri da plan estrategikoaren 2. fasea, joan den ostegunean egin zen seigarren eta azken bilera. Udala eta herritarrak elkar lanean dihardute etorkizuneko Bergara irudikatu eta lortzeko bideak zehaztu nahian.

Facebook kontua ezagutu

Twitter kontua ezagutu

EranskinaTamaina
PDF icon Diagnostikoa918.76 KB
PDF icon Hausnarketa estrategikoa, 2010-2020345.03 KB
PDF icon 2011-2015 legealdirako plana711.55 KB
Package icon Plangintza57.76 KB