Bergara Euskal Autonomia Erkidegoko erdialdean dago, Gipuzkoako hego-mendebaldean, Debagoieneko eskualdean. Bere kokagunea estrategikoa da, bertan gurutzatzen baitira Eibar-Gasteiz autopista eta Beasain-Durango autobidea. Hala, Bilbo, Donostia eta Gasteiz oso gertu gelditzen dira.

Bergarara iristeko  AP1 autopista eta GI-627 errepideak dira lotura nagusiak.

N-1 errepidetik abiatuz gero, GI-632 errepidetik iritsi behar da.