Gorka Artola / Alkatea

Bergarako alkate izan aurretik ere argi neukan nolako Bergara nahi dudan: bizia, justua, anitza, garbia, parekidea, euskalduna eta konprometitua, besteak beste. Orain, Bergarako alkatetzan egonda, nahi hori errealitate bihurtzeko lanean ari naiz Udal Gobernuarekin batera.

Herri bizi eta aberatsa dugu helburu. Etorkizunari baikor begiratzen dion Bergara koloretsua nahi dugu, Debagoienan merezi duen tokia izango duena eta bergararren beharrei erantzungo diena. 



Bergarar guztion alkate izatea dut helburu. Herriko komunitate desberdinak aintzat hartuz eta adin tarte desberdinetan dauden herritarren beharrei erantzunez. Haurrak kalean, lasai ibil daitezen bitartekoak jarriz, pertsona helduei bizitza duina eskainiko dien zerbitzu onak emanez, gazteak herrian gera daitezen aukerak bermatuz...

Eta hori guztia modu partekatuan egin dezagun nahi dut, elkar entzunez, elkarlanean, komunikaziorako ditugun tresna guztiak erabiliz, tartean webgune hau. Bergarak merezi duelako.