Bergarako Udalako Gizarte Zerbitzuen departamenduak Osasuna, Enplegua eta Gizarte Arazoekin zerikusia duten gaiak lantzen ditu. Xede honekin prestakuntza anitza duten profesionalez osatutako talde teknikoa dauka. 

Departamentu honen helburua da Bergarako herritarren bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako eskuragarri dauden baliabideak kudeatzen eta sustatzen ditu, arrisku egoeretara eta marjinaziora bultzatzen duten arazoei aurrea hartzen saiatzen da eta herritarren eguneroko bizitzan parte hartzea bultzatzen du.

Hori lortzeko Departamentu honen bidez hainbat jarduera eta zerbitzu garatzen dira.

Zerbitzuak: 

Behar eta egoera pertsonal zein sozial desberdinei aurre egiteko hainbat zerbitzu eskaintzen dira.

  • Etxeko laguntza zerbitzua
  • Tele-asistentzia zerbitzua
  • Eguneko zentroa
  • Egoitza
  • 3. Adineko elkarteak
  • SENDIAN programa

  • MBB mendekotasun balorazioa
  • Ezgaitasun edo minusbaliatasuna
  • Mendekotasun egoerekin erlazionatutako diru laguntzak
  • Mendekotasun eta ezintasun egoerei aurre egiteko laguntza produktu edo teknikoak
  • Oztopo arkitektonikoak ezabatzeko Udal bonifikazioak
  • Eguneko zentroak eta egoitzak pertsona ezinduentzako
  • Ezinduentzako aparkaleku txartela
  • Ezinduentzako aparkaleku erreserba

  • Gizarte Larrialdietarako laguntzak.
  • Diru sarrerak bermatzeko laguntzak
  • Kotizatu Gabekoen pentsioak
  • Gizarte Ongizate Fondoko Pentsioak
  • Preso eta deportatuentzako diru laguntzak


  • Aholkularitza zerbitzuetara bideratzea
  • AISA programa
  • Itzulpen eta interprete zerbitzua

  • Mendekotasun ezberdinen tratamendurako diru laguntzak
  • Drogen kontsumo eta mendekotasunen inguruko aholkularitza
  • Prebentzioa familian
  • Prebentzioa eskolan
  • Prebentzioa jai eremuan

  • Genero indarkeria kasuentzako orientazio eta laguntza.
  • Laguntza psikologikoa
  • Aholkularitza juridikoa
  • Babes etxea
  • Diru laguntzak
  • Auto-laguntzazko taldeak
  • Berdintasun plana

  • Prestakuntza okupazionaleko ikastaroak
  • Enpresa-Negozio ekimenentzako aholkularitza eta laguntzak
  • LANBIDE orientazioa

  • Arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden adin txikikoen antzematea, balorazioa eta esku-hartzea.
  • Banaketa prozesuentzako aholkularitza
  • Familia Ugarien liburua
  • Seme-alaben jaiotza edo adopzioagatik diru laguntzak
  • Familientzako orientazio psikologikorako zerbitzua

  • Gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten elkarteentzako  diru laguntzak
  • Gobernuz kanpoko elkarteei laguntzak
  • Gizarte zerbitzuen arloko elkarteei Udal lokalen lagapena
Helbidea: 
S. Martin Agirre plaza, 1
Tel.: 943 779 165
Fax: 943 779 182
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera
8:30 – 13:30