Bergarak 77,05 km2-ko azalera daukanez, Gipuzkoako bigarren herririk handiena da. Ondorengo udalerriekin ditu mugak: Antzuola, Arrasate, Azkoitia, Elgeta, Elgoibar, Elorrio, Oñati eta Soraluzerekin.

Aipatzekoa da baserri auzoek pisu garrantzitsua daukatela aspalditik. Udaleko aktetan agertzen denez, 1847ra arte Korporaziokide berriek jabetza hartzerakoan prozedura hau jarraitzen zen: Irtengo den alkatea buru dela, eta irtengo diren eta sartuko diren zinegotziak bertan daudela; eta Hiribildu honetan antzinatik egiten den bezala, irtengo den alkatea bertaratutako guztiekin batera, San Pedro elizara joan da eta Santo Kristo Hilzorikoaren kaperan meza entzun ondoren, alkate berriari zina hartu eta ondoren, Udaleko Areto Nagusian, Alkate berriak zinegotzi berri guztiei ere zina hartu die, ezarritako moduak jarraituz, eta Udalbatza berria osatutzat ematen da. Jarraian, Hiribildu honetako ordenantzei eta ohiturei jarraituz, San Pedro, Oxirondoko Santa Marina eta Elosuko San Andres parrokietakoek, parrokia bakoitzetik hamabinako txandatan banatuta, bi herriko diputatu ("diputados del común") eta sindiko personero bat hautatu dituzte.

1847tik aurrera, berriz, Udala baserri-auzoetarako auzo-alkateak izendatzen hasi zen, eta euren esku laga zuten auzoetan eragina zuten korporazioaren erabakiak eta jarduerak kontrolatzea, eta bide batez, auzo bakoitzean dauden premien berri emateko bitartekari lanak ere egingo dituzte.

Sail honetan Bergarako auzoetako ezaugarrien berri izateko aukera izango duzu. Hobeto ezagutu nahi badituzu egin "klik" izenen gainean.