Euskara

Helbidea: 
San Martin Agirre plaza 1, 1. solairua
Tel.: 943 779 166
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 13:30etara, zapatu eta zubietan itxita.
Arduradun teknikoa: 
Estepan Plazaola

Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburua Bergaran Euskara Normalizatzeko beharrezko planak eta egitasmoak diseinatzea eta garatzea da. Eginkizun horretan, bi jardungune nagusi ditu: alde batetik, Udala bera eta, bestetik, gizarteko gainontzeko esparruak.

Zerbitzuak: 
  • Aholkularitza edo laguntza teknikoa. Euskararekin lotutako edozein gairen inguruan: euskara ikasteko edo erabiltzeko aukeren gainean, izen-abizenak euskal grafiaz jartzeaz, leku-izenen idazkeraz, teknologia berrietan dauden aukerez…
  • Zuzenketa edo itzulpena. Euskarazko testuak zuzentzea edo gaztelaniatik euskarara itzultzea. Baldintza batzuk bete behar dira.
  • Dirulaguntzak. Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetan edo Idazle Eskolan parte hartzeko...
  • Euskararen egoerari buruzko informazioa.
  • Ereduzko materialak. Euskarazko produktuen katalogoak, jolas eta kanten DVDak…