Oskar Gaskon eta Juan Unzurrunzaga izan dira onenak Bergarako XXXII. Kirol argazkien lehiaketan
Bergarako Udala-k Al, 2023-06-19 09:28-n bidalia
Ostiralean banatu zituzten Bergarako XXXII. Kirol argazkien lehiaketako sariak: zuri-beltzeko kategorian Oskar Gaskon izan da onena ‘Criquet’ argazkiarekin; eta koloretan, berriz, Juan A. Unzurrunzaga gailendu da ‘Harrijasotzaille’ irudiarekin. Bi arloetan banatu da Emakumeen saria, eta Soraya Lopezek bereganatu ditu biak, hurrenez hurren, ‘Rollerak Zumaian’ eta ‘Zaldi lasterketa 2’ argazkiekin.
Horiez gain, zuri-beltzeko kategorian bigarren eta hirugarren sailkatu dira:
· Agustin Gurruchaga ‘Borobilarekin’ argazkiarekin.