Sistema bakoitzean era desberdinak daude, baina gehienetan bada teklatuan "Imp Pant" edo "Prt Scr" jartzen duen tekla bat zeregin horretarako ("Cmd+Shift-3" Mac-etan). Tekla hori sakatu eta sistemak pantailaren uneko argazki edo irudi bat sortu eta gorde egiten du, fitxategi sisteman edota arbelean.

Beste aukera bat horretarako software berezitua jartzea da. Webgune baten irudia jaso nahi bada esaterako, badira ohiko nabigatzaileetan aukera hori eskaintzen duten plugin edo tresna osagarriak.