Bergarako Udalak Beroaldien Aurkako Plana aktibatu du astelehen eta astearte honetarako eguraldiaren aurreikuspena dela eta. Plan horren helburua da gehiegizko tenperaturak herritarren osasunean duen eragina prebenitzea eta murriztea, urteko hilabete beroenetan, eta arreta berezia jartzea egoera ahulenean dauden kolektiboei.

Aurreikuspen horren harira, Bergarako Udalak Beroaldiei aurre egiteko Plana martxan jarri du baita. Plan honek meteorologiari loturiko muturreko abisuen aurrean baliabide batzuk eskaini nahi dizkie bergararrei, eta, batez ere, babesgune klimatikoak eskaintzean oinarritzen da.

Babesgune hauek beroaldietarako babesa emango duten lekuak herritarren eskura jarriko dira bero alarma egunetan.

Hiru motatakoak izango dira: BABESGUNE ITXIAK, KANPOKO BABESGUNEA ETA ITZALGUNEAK eta FRESKATZEKO LEKUAK.

BABESGUNE ITXIAK:
- Klimatizazioa daukaten lekuak (edo berotzen ez direnak), ura, komuna bertan edo gertuan…. inbertsio gabe zabaltzeko modukoak izango direnak nahiz eta horniketa minimo bat beharko duten. Horretarako gaur egungo udal baliabideak erabiliko ditugu.

Kokapenak:
- Biltoki
- Martoko eta Zabalotegin herritarren txokoak
- Agorrosingo yoga gela
- Txuringo
- Labegaraietako kiroldegian kirol elkarteen gela.

Alerta Laranja eta Gorri egoerak aktibatzean direnean soilik irekiko dira babesgune-klimatikoak (printzipioz hauek dira pertsonen osasunean eragiten duten mailak). Ordutegiari dagokionez, normalean arratsaldetarako ematen dira alertak baina egun osoko aukera aztertu ondoren goizetik irekiko dira. (10:00etatik 20:00etara). Printzipioz, irailaren 13ra arte egongo dira zabalik hasiera batean.

KANPOKO BABESGUNEA ETA ITZALGUNEAK:
- Kalean eta herritarren eskura dauden guneak eguzkitik babesteko eta iturriak gertu dutenak.

Guneak:
- Errekalde Jauregiko parkea eta Kotxerak (gainera komunak daude).
- Usondo parkea (gainera komunak daude).
- Bideberri pasealekua
- Errotaldeko parkea
- Espoloia
- Boni Laskuraingo pasealekua
- Iparragirre kalea

FRESKATZEKO LEKUAK:
- Igerilekuak, ur txorrotak…

Kokapenak:
- Labegaraietako ur-txorrotak.
- Agorrosingo igerilekua

 

PREBENTZIO NEURRIAK

A. Deshidratazioa saihestea

• Edan maiz ura eta likidoak, egarri izan arte itxaron gabe.

• Saihestu kafeinadun edariak, alkoholdunak edo oso azukredunak. Ez dute egarria baretzen eta deshidratazioa errazten dute.

• Handitu entsaladen, barazkien eta fruten kontsumoa, izerdiagatik galtzen diren gatz mineralak birjartzeko.

• Saihestu janari koipetsuak eta ugariegiak, zaildu egiten baitute berora egokitzea.

 

B. Berotik babestea

Aire zabalean

•      Egunaren erdiko orduetan saihestu eguzkitan egotea. Ez jarri inoiz eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko haurtxoak.

•      Babestu eguzkitik kapela, eguzkitako betaurrekoak eta eguzkibabesa erabiliz.

•      Erabili arropa arina, lasaia eta izerditzen uzten duena.

•      Saihestu jarduera fisiko bizia bero handieneko orduetan. Programatu jarduera goizeko lehen ordurako edo arratserako. Zeharkaldiak edo mendi-ibiliak eginez gero, kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta ziurtatu ur nahikoa eramatea.

•      Kontsultatu osasun-langileekin tenperatura handiekin zerikusia duten eta ordubete baino gehiago luzatzen diren sintomak izanez gero (ahulezia, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa, alditxarra…).

Barnealdeetan

•      Aprobetxatu bero gutxien egiten duten uneak gelak aireztatzeko eta freskatzeko. Itxita eduki leihoak eta pertsianak tenperatura altuak direnean.

•      Eguneko ordurik beroenetan saihestu beroa sortzen duten makinak eta aparatuak erabiltzea.

•      Haizagailuak erabiltzeak barnealdeak freskatzen laguntzen du.

•      Bero handia nabarituz gero, komeni da gorputza freskatzea, batez ere aurpegia eta eskuak, ur freskoarekin.

 

C. Pertsona ahulenak zaintzea:

•      Edozein pertsonak beroaren ondorioz arazoak izan ditzakeen arren, arreta berezia eman behar zaie haurtxoei eta adingabeei, haurdun dauden emakumeei eta bularreko haurrei, baita adinekoei eta gaixotasunak dituztenei ere.

•      INOIZ EZ da inor geratu behar aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, gerizpean egon arren; batez ere adingabeak, adinekoak edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak.

Adinekoek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekotasuna dutenek, zailtasunak izan ditzakete babes-neurriak hartzeko; beraz, komeni da egunean behin bisitatzea, gutxienez