Azken bertsioa : 2022/07/12
Ematen zaizkigun datuak, bai eta herritarrekiko/interesdunarekiko harremanean sortutako beste edozein datu ere, hainbat helburutarako erabil ditzakegu, ematen diren udal-zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, harekin harremanetan eta komunikatuta egoteko eta udal honek eskatutako zerbitzuak kudeatzeko.
DBEOren 30. artikuluarekin bat, Bergarako Udalak bere jarduerak eskatzen dituen Datu Pertsonalen Tratamendu-Jardueren Erregistro bat du (Bertsioa: 2022ko apirilaren 1a). Erregistro horretan, datu-tratamenduak biltzen dira; Udalari esleitutako eskumenak eta herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak gauzatzeko beharrezko diren tratamendu-jarduera guztiak (datuak biltzea, suntsitzea, lagatzea, kontserbatzea, egituratzea…).
Tratamendu bakoitzak datuak babesteko aplikatu beharreko araudiaren arabera Udalak herritarrei eman behar dien informazioa jasotzen du. Datuen tratamenduak sailka taldekatuta daude, bilaketa errazteko. Ildo horretan, erregistroak indize bat du, datuen tratamendu guztiak sailka edo zerbitzuka erlazionatzen dituena.
"Kontserbazio-epea mugatzea" printzipioari jarraiki, datuen tratamenduak denboran mugatuak izan behar dira, hau da, helburua betetzeko behar beste denboran kontserbatu behar dira datuak, ez gehiagoan. Kontserbazio-epeak zehazteko konplexutasuna eta horiek automatikoki suntsitzearen zailtasun teknikoa kontuan hartuta, Tratamendu Jardueren Erregistroak ez du zehazki jasotzen kontserbazio-epea. Hala ere, prozesua abian da.