Jaiotza: 
1 602
Heriotza: 
1 672

Bergarako seme itzaltsu hau Napoliko erresumako Brindisiko artzapezpiku izendatu zuten XVII. mendearen hasieran, bere adimen biziaren eta merezimendu handien ondorioz.

Bere anaia Tomas Aiardik ere garrantzi handiko ardurak izan zituen: Gaztelako kontatzaile nagusia, Ogasun kontseilaria eta Estatuko Kontseiluko kidea izan zen. Goi-mailako ardurak izan zituen ordena militarretan ere. Erretiroa hartu ondoren, Bergarara itzuli zen 1617. urtean.