Jaiotza: 
1 576
Heriotza: 
1 638

Juan Perez Irazabal erregearen kontularia izan zen Sevillan. Bergaran jaio zen eta jaioterriari zion maitasun handia erakutsiz, altxor eder bat oparitu zion: Jainko Jaunaren irudia, hilzorian zegoela. Hona hemen dohaintza-eskriturako pasarte bat: "Bergarako herri honetako parrokian jaiera handiz gurtzen den Jainko Jaun gurutziltzatuaren irudi deboziozkoa eta txit bikaina Sevillan egin zuen Juan Martinez Montañes eskultore entzutetsuak (Juan de Mesak egin zuela demostratu zen gerora). Irudi horren egikera miresgarria zela eta, Sevillatik Bergarara bidali zuen 1626ko urrian on Juan Irazabal kontulari bergararrak. Irudia bere seme legitimo Juan Bautista Irazabali bidali zion San Pedro elizan jartzeko, eta semeak, aitak agindutakoa betez, San Pedro parrokiari eta hango eliztarrei eman zien 1653ko urriaren 5ean parrokian egindako bilkuran, Pedro Igeribar erregearen eskribauak adierazitakoaren arabera. Eliztarrek atsegin handiz jaso zuten dohaintza miresgarri hura eta kontulari ongileari eskerrak ematea erabaki zuten bilkuran".

Oharra: Argazkian azaltzen den heriotza data ez da zuzena.