Jaiotza: 
1 520
Heriotza: 
1 585

Juan Lopez de Ozaeta Gallastegi y Rekalde, Calatravaren Ordenako Zalduna, Gibraltargo korrejidore eta kapitain jenerala, Leon, Trujillo eta Salamancako korrejidorea eta Milan, Lonbardia eta Piemonte estatuetako ikuskari nagusia. Ozaeta ahaide nagusien jauretxe eta oinetxe zahar-zaharraren ondorengoa zen, eta Loiolako Ignazioren, Nafarroako errege-erreginen eta Euskal Herriko buruzagi handien ahaidea. Sandovalek dioenez, oinetxeari lotutako abizen hori aspaldi-aspaldikoa eta ospe handikoa da; abizenaren aurretik erabiltzen zuten jaun izendapena jaun txit nobleei zegokien, gehiago gizon aberatsei kapare edo infantzoiei baino.

Oharra: Argazkian azaltzen den heriotza data ez da zuzena.