Urtero lez, lehiaketa antolatu du Udalak egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko. Lanak aurkezteko epea 2012ko irailaren 25a arte egongo da irekita.

Bergarako Udaleko Euskara batzordeak lehiaketa deitu du Udalak urtero argitaratzen duen egutegiaren argazkiak aukeratzeko. Batzorde honek hainbat urte daramatza herriko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen eta, argazkiok eskuratzeko, deialdi irekia egin izan da azken urteetan. 2013ko egutegiari begira ere hala egin nahi da.

Helburu honekin Euskara batzordeak, herritar batzuen proposamenari jarraituaz, honako gaia proposatzen du aurkeztu beharreko argazkientzat:

  • Gaia: Antzinako ohiturak, sineskerak, antzinako jolasak, lanak, tresnak... Bergaran presentzia duten edo izan dutenak.

Oharra: dokumentu honen bukaeran gaia zentratzen laguntzeko informazio gehigarria dago.

Lehiaketara aurkezteko ezaugarriak

  • Formatua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatuko artxibo digitala.
  • Epea: 2012ko irailaren 25a baino lehen.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira eta Udal Artxibategian jasota geldituko dira. Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Epaimahaia: Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.

Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura eramanda.

Informazio lagungarria

Hemen jaits dezakezu argazkien gaia zentratzeko lagungarri izan daitekeen dokumentua. Bertan Bergaran presentzia duten edo izan duten zenbait ohituraren erreferentziak aurki daitezke Bergara aldeko hiztegian (www.bergarakoeuskara.com) edota Ahotsak.com helbidean jasota daudenak.

Hauez gain beste asko ere badaude, noski.


Eranskinak: