IrudiaAgeriko.jpg

Lehiaketan nahi duen edonork parte hartu ahalko du, inongo eragozpenik gabe. Parte-hartzaile bakoitzak artelan bakarra aurkeztu dezake.

BEART Bergarako artisten elkarteak XXXIX. Ageriko pintura lehiaketa antolatu du Bergarako Udalaren laguntzaz. Lehiaketa irailaren 16an ospatuko da eta lanak egun bereko 13:00etaik 14:00etara aurkeztuko dira.

Lanak egiteko era eta beraien neurriak libreak izango dira. Librea izango da ere pinturaren oinarri erabil daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea. Banatzeko dauden lau sariak irailaren 16an emango dira:

  • Lehenengo saria: 1.000€
  • Bigarren saria: 410€
  • Lehenengo bergararrari: 210€
  • Bigarren bergararrari saria, BEART Bergarako arte elkarteak emana: 180€

Irailaren 19tik 30era aurkeztutako lanak bilduko dituen erakusketa antolatuko da Bergarako udaletxean. Erakusketa astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00etaik 21:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai.

Kontsultatu oinarriak hemen.


IrudiaAgeriko.jpg