Bergarako Udalak eta Ariztondo Argazkizale Elkarteak bultzatuta, eta Euskal Herriko argazkilari taldeen elkartearen 005/2013 babesarekin Bergara Hiria argazki lehiaketaren edizio berri bat egingo da, 29., hain zuzen.

Euskadin bizi den edozein argazkilaritza afizionatuk parte har dezake eta gaia librea da. Argazkiak koloretakoak zein zuri-beltzean izan daitezke eta edozein teknika onartzen da.

Parte hartzaile bakoitzak, mota bakoitzeko lau lan aurkeztu ahalko ditu guztira eta aurkezten diren lanak 40X50 zm.ko kartulinan aurkeztuko dira.

Kontsultatu betebeharreko baldintza guztiak eta izena emateko prozedurak hemen.

  • ONARPEN EPEA: 2013ko maiatzaren 8a.
  • ERABAKIA: 2013ko maiatzaren 11a.

Antolatzaileek izendatuko dute epaimahia eta beronen erabakia aldaezina izango da.

Sari banaketa eta erakusketa

Sari banaketa maiatzaren 24an izango da, arratsaldeko 8etan, Aroztegi Aretoan.

Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoak, Bergarako Aroztegi Aretoan bertan egongo dira ikusgai 2013ko maiatzaren 24tik ekainera 9ra bitartean.

Lehiaketa hau Argizaiola Lehiaketako sailkapenerako baliagarria da.


Arloa: