Aurtengo udan eta udazkena hasieran bisita gidatuak antolatuko dira estazio megalitikoa ezagutzeko, baita familiei zuzendutako jarduera-tailerrak ere.

Jaitsi eskuorria

Bisita Gidatuak

Bisita Gidatuak

Euskal artzainen eta nomaden aztarnak jarraituz, ibilbide ikusgarri bezain interesgarria egingo dugu. Gida espezializatu baten laguntzarekin, gure arbasoen ezagutzan sakondu ahal izango dugu. Ibilbidean geldialditxoren bat egingo dugu inguruko gazta dastatu eta artzain kulturara gerturatu asmoz. Hamaiketako honetan eskualdeko sagardoa, gazta eta ogia dastatzeko aukera egongo da.

  • Ibilbidearen ezaugarriak: Karakate gainetik Irukurutzetarainoko joan-etorria da, 9 Km-ko ibilbidea, 3 ordu eta erdi inguruan egiten dena. Ibilbidea erraza da.
  • Gaia: Gai nagusia Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa da, eta bertan aurkitzen diren megalitoak, garai hartako bizimodua, indusketa arkeologikoen emaitzak etab. Gainera, inguru horretako geologia, flora eta fauna ezagutzeko azalpenak ere emango dituzte gidariek.
  • Irteera puntua: 10.00etan, Karakateko aparkalekuan (Soraluze)
  • Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera
  • **Beharrezko materiala: Oinetako eta arropa erosoa
  • Prezioa: 12 euro (hamaiketakoa barne)//12 urtetik beherako haurrak DOAN!

Informazioa eta izen-emateak

  • Bergarako Turismo bulegoan 943 77 91 28
  • Debanatura Elkartea 943 19 11 72 // 695 78 36 56

Bisitak eskaintzeko datak

  • EKAINAK 30 (euskaraz)
  • ABUZTUAK 11 (gazteleraz)
  • IRAILAK 22 (gazteleraz)
  • URRIAK 20 (euskaraz)

Jarduera-tailerrak familientzat

Haurrak dituzten familiei daude zuzenduta. Izaera ludikoa dute tailerrek, jolasean ikastea dute helburu. Tailer hauek, gure arbasoak nola bizi ziren ulertzen lagunduko digute: euren biziraupen eta ehizarako teknikak, sinesmenak, artzaintza-lanak…

  • Tokia: BERGARA – Iturrigorri (Gorla) aisialdi Gunea // ELGOIBAR - Mintxeta Kirol Instalazioa
  • Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera
  • Ordua: 11:00etan
  • Iraupena: 2 ordu eta erdi
  • Prezioa: Helduek: 15 € // Haurrek: 10 € (hamaiketakoa barne)

Informazioa eta izen-emateak:

  • Bergarako Turismo bulegoan 943 77 91 28
  • Debanatura Elkartea 943 19 11 72 // 695 78 36 56

Egutegia

  • UZTAILAK 21 - ELGOIBAR (euskaraz)
  • ABUZTUAK 25 - ELGOIBAR (gazteleraz)
  • IRAILAK 29 - BERGARA (gazteleraz)
  • URRIAK 06 - BERGARA (euskaraz)