Bergarako Industria izango da 2014ko egutegiaren protagonista. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a da.

Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.

Gainera, azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2014ko eguteagiari begira, deialdi irekia eginda.

Hauxe izango da datorren urteko egutegiaren gaia:

  • Bergarako industria: langileak, prozesuak, eraikinak, tresneria... gaurkoa zein antzinakoa izan liteke.

Argazkiak aurkezteko epea irailaren 25ean bukatuko da.

Beste zenbait xehetasun:

  • Argazkiaren formatua eta aurkezteko modua: tamaina, 20x30 cm. 300 ppp (puntuak pulgadako), jpg formatoko artxibo digitala. Lanak CD batean aurkeztuko dira eta Udaleko Euskara Zerbitzura ekarriko dira.
  • Baldintzak: Egutegian erabiltzeko aukeratutako argazkiak ordaindu egingo dira. Bestalde, aukeratutako argazkiak Udal Artxibategian jasota geldituko dira eta Udalak hauek erabiltzeko aukera izango du, beti ere egilearen berri emanez.
  • Argazkilariaren kontu izango da aurkezten dituen argazkiekin lotutako edozein baimen lortu behar izanez gero, horiek eskuratzea eta Udalak ulertuko du argazkiak aurkezten dituenak lortuak dituela baimenok.
  • Euskara batzordeak izendatutako lantalde batek aukeratuko ditu argazkiak.