Untitled-1.jpg

Bergarako Turismo sailak aurten prestatu duen udako bisita San Pedro Parrokian izango da. Eraikin bikain honek oso ongi islatzen du gure herriak izan duen bilakaera historikoa. Aurten sarrerako atean hasi eta kanpandorreraino iritsiko da bisita.

Historiaren ikuspegi bat erakusten digu San Pedro parrokiak, izan ere, iraun duelako elizak iraganarekin lotzen gaitu.

Bestalde, eraikin honek estilo eta moda ugari hartzen du bere baitan eta horregatik bisitak balore bikoitza du. Lehenik eta behin, hala eraikinak nola bere osagaiek (Hilzoriko kristoa, erretaula, organoa, margolan tenebrista, kanpandorrea, kanpandorretik ikuspegia...)eskaintzen dutena. Bigarrenik, hiriaren garapena ulertzeko eraikin honi dariona.

  • Euskarazko bisitak:
    • Eguenetan, arratsaldez (16:00etan)
    • Zapatuetan, goizez (11:00etan)
  • Erdarazko bisitak:
    • Eguakoitzetan, arratsaldez (16:00etan)
    • Domeketan, goizez (11:00etan)

Beste aukera batzuk galdetzerik ere badago.

Ordu t'erdiko bisita izango da, ohiko prezioetan.

Ingormazio gehiago eta erreserbak egiteko: turismoa@bergara.eus udal turismo bulegoan ala 943 779 128 telefono zenbakian.

Bergara Turismo


Untitled-1.jpg