Debagoieneko Mankomunitateak konpondu ditu matxuratuta zeuden zaborbilketarako 4 kamioiak eta zerbitzua normaltasunez egingo da berriro ere gaurtik aurrera.

Joan den uztailaren 22an eta abuztuaren 5ean arazoak izan dira Bergarako zerbitzuan eta bilketa ez da behar bezala egin.

Mankomunitateak adierazi duenez, hiri hondakinak batzeko dituen 6 kamioietatik 4k matxurak izan dituzte eta hori izan da aipatutako egunetan zerbitzua kaltetua izateko arrazoia.