Kanpoko jolas igerilekua ere itxi egingo dira datorren udara arte.

Hilaren 16tik 22ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko, baita taberna ere.

Dena den asteartetik ostiralera, eguerdiko 12:00etatik 18:00etara, harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko.

Horrez gain, irailaren 15ean uda denboraldia bukatutzat emango da eta, horrekin batera, itxi egingo da kanpoko jolas igerilekua baita.