Azaroaren 7a da publizitatea jarri nahi dutenek eskaera egiteko azken eguna. Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuarengana jo behar dute interesdunek.

Urtero bezala, Bergarako Udalak herritarren argazkiekin osatutako egutegia aterako du 2014rako ere eta, aurten ere, bertan publizitatea jartzeko aukera izango dute hala nahi duten herriko dendari, ostalari, enpresa, talde, ikastetxe eta abarrek.

Publizitatearen formatuari dagokionean, enpresa edo erakundearen logotipoa izango da egutegian aterako dena.

Publizitatea jartzeko interesa dutenak Udaleko Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan. Horretarako azken eguna azaroaren 7a izango da. Harremanetarako telefonoa: 943779129.