Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen parte hartze prozesua da.

Gipuzkoako Foru Aldundia udalerriak lotzen dituen garraio zerbitzuaren balorazioa egiten ari da (Pesa, Euskotren…), datorren urtera begira hobekuntzak proposatzeko, izan ere, enpresa hauekin kontratuak berrizteko garaia da eta berritze hau kalitatean hobetzeko bermeekin egitea da asmoa.

Autobus erabiltzailea bazara (edo, zoritxarrez, ez bazara, autobusak zure garraio premiei erantzunik ez dielako ematen), orain duzu zure iritzia emateko aukera.

Iritzia eskatuko da gai hauen inguruan:

  • Ordutegiak: autobusen maiztasuna, hasiera eta bukaera orduak.
  • Geralekuak.
  • Ibilbideak: nondik nora doazen…
  • Gaiarekin bat datorren edozein proposamen.

Bergarako Bilera

Zure iritzia emateko hainbat aukera daude, baina zuzenean egin nahi izanez gero, Bergaran bertan urriaren 21ean, Irizar Jauregian, arratsaldeko 18:00ean egingo da bilera.

Prozesu honen inguruko informazio guztia eta online parte hartzeko aukera aurkituko duzu www.garraioahobetzen.net web orrian.