Monumentuaren argazkia

Ariznoa plazan, Komenio kalea bukatzen den lekuan, San Pedro parrokiaren dorrearen parean eta San Pedro kalearekin izkina egiten Azkarate Marutegi etxea (Agirrebeña izenez ere ezagutzen da) daukagu. Eraikuntza, Juan Martínez de Marutegi Azkarate errege kontueramale edo kontadoreak 1541. urtean sortu zuen maiorazgoko etxe nagusia zen. Fatxada bakoitzean elementu interesgarriak eskaintzen dituen eraikuntza dugu:


  • XVII. mendearen hasierako balkoi eder bat aurkezten du bere izkinean eta baita fintasun handiz landutako armarria ere.
  • San Pedro kalerako fatxadan, berriz, behe eta lehenengo solairuak bereizten, XVI. mendearen erdialdean kokatu daitekeen erlaiza edo kornisa erliebedun errenazentista aurkituko dugu. Fatxada bera, polikromatutako 53 zeramika plaka ederrek apaintzen dute. Azken ikerketen arabera, plaka hauek Alemanian sortutakoak dira XVI. mendearen lehenengo erdialdean eta berauen jatorrizko funtzioa berogailu edo estufa bat osatzea zen; dena den, eta bistan denez, gaur egun ere betetzen duten helburu dekoratiborako erabili izan ziren.

Estatuan aurkitu den eta ia pieza guztiak gordetzen dituen lehenengo berogailu errenazentista da.