GARBIKETA ASTEA DELA ETA AGORROSIN ITXITA IRAILAREN 8tik 14ra

Hilaren 8tik 14ra, Agorrosingo kirol gunea itxita egongo da, garbiketa orokorra egin ahal izateko. Taberna ere itxita egongo da. Harrera zabalik egongo da informazioa eta izen ematea egin ahal izateko, astelehenetik igandera 12etatik 19.00etara.
Aste osoan zehar kanpoko igeritokia ZABALIK egongo da, astegunetan 15:00etatik 20:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 20:00etara. Sarrera ipintza futbol zelaitik izango da.
Irailaren 14an amaiera emango diogu udako denboraldiari, eta kanpoko jolas igeritokia itxiko dugu.

Udako igerilekuan, ezarritako erabiltzaile kopurua gainditzen denean, hartu beharreko neurriak.

Aurreko astean, uztailaren 17an hain zuzen ere, 90 minututan kanpoko igeritokiko ur esparrua itxi behar izan genuen, 187 lagunetan ezarrita dugun gehienezko erabiltzaile kopurua bete zelako.

Lehengo aldia da adierazitako neurria hartzen dugula, eta jakin badakigu ez dela erabiltzaile askoren gustukoa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak eta segurtasun arrazoiak derrigortzen gaitu.

Orriak