2018-02-27an ospatu da Artzamendiko berdegunea definitzeko bigarren parte hartze bilera.

Lehenengo bileran adierazi bezala, bigarrenaren helburua izan da Udalak kontratatu duen paisajistaren lana aurkeztea. Izan ere, Paola Sangalli paisajista bera bertaratu da, berdegunerako egin dituen proposamenen berri emateko. Proposamen horiek egiteko, herritarren ekarpenak eta Artzamendiko lursailaren ezaugarriak kontutan hartu dira. Udalak paisajistaren txostena banatuko du Artzamendiko bizilagunen artean, azken ekarpenak egiteko aukera emanez.

Bileran adierazi bezala, lehen lanak hainbat desbroze izango dira, beti ere Artzamendiko maldaren ingurumen-balio nabarmenak errespetatuz egingo direnak. Etxeen inguruko eta etorkizuneko berdeguneko bide sareko landaredia soiltzea izango da desbroze horien helburua. Halaber, berdegunea erabilgarri egiteko lehen lanak ere proiektatuko dira.

2017-07-13an ospatu da Artzamendiko berdegunea definitzeko lehen bilera.

Bertako bizilagunek egindako proposamenak paisajista bati emango zaizkio, honek berdegune berri baten proiektua egiteko.

Paisajistak bere lana bukatutakoan beste bilera bat egingo da bizilagunekin proposatutakoa azaldu eta aldaketak/proposamen berriak egiteko.​