Bergarako auzo guztiekin bilerak egin ziren: Angiozar, Ubera, Basalgo, Mekolalde, Osintxu, San Juan, Aldai Egia, Buruñao eta Elosu.

Bilera hauetan auzo bakoitzean ze premia zeuden zehaztu ziren, bai inbertsioei dagokionez, bai arlo sozio-kulturalari dagokionez.

Premia guztiak zerrendatu ondoren, lehentasunak jarri ziren auzotarren artean. Lehentasun horiek dira auzoetako batzordean lantzen dituztenak.