IRUZURRAREN AURKAKO POLITIKA

Europako Kontseiluak onartu zuen, 2020ko ekainaren 21ean, NextGeneration EU programa sortzea. Programa hori pizgarri ekonomikora bideratutako tresna da, eta Europar Batasunak bere gain hartutako finantza-arloko neurririk garrantzitsuenetako bat da 2020an COVID-19ak eragindako aurrekaririk gabeko krisiari erantzuteko. Datozen urteetan ere izango ditu ondorioak programa horrek. NextGeneration EU finantza-tresnak, Europako Kontseiluak 2020ko uztailaren 21ean onetsiak, bere baitan hartzen du, elementu nagusi gisa, «Suspertze eta Erresilientzia Mekanismo» bat (hemendik aurrera, SEM): haren helburua da Batasuneko estatuetan inbertsioa eta erreformak bultzatzea, hartara, susperraldi jasangarri eta erresilientea lortzeko, eta, aldi berean, justizia sozialean oinarritutako hainbat erreforma ahalbidetzea.

Bergarako Udalaren gisako toki-erakundeek, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen diru funtsekin osorik edo partzialki finantzatutako proiektuen onuradun izan daitezkeen heinean, HFP/1030/2021 Aginduaren 6. artikuluan jasotakoari jarraiki, NextGeneration EU funtsen onuradun izateko iruzurraren aurkako neurriak hartu behar ditu udalak.

Atal honetan, Iruzurraren Aurka Bergarako Udalak onartutako plana ( Iruzurraren aurkako plana.pdf ) dago eskuragarri. Plan horretan iruzurraren aurka udalak duen konpromisoarekin betetzeko zenbait neurri jasotzen dira. Besteak beste, langileen kode etikoa jasotzen da, kanal etikoa (iruzursalaketa@bergara.eus)  sortzen da eta Iruzurra Kontrolatzeko Organoa eratzen da.

 

EranskinaTamaina
PDF icon Iruzurraren aurkako plana775.72 KB