Bergarako Udala Artzamendiko berdegunean zer egin aztertzen ari da. Honela, herritarren iritziak eta proposamenak jasotzeko, bilera irekia antolatu du. Hitzordua uztailaren 4ean, asteartea, izango da 18:00etan Irizar jauregiko ganbaran. Berdeguneari eman nahi den erabilerarako ideiarik edo proposamenik duen herritar guztiei bilerara gerturatzeko gonbidapena egiten die Udalak. Animatu eta hartu parte!