Azalpena: 

PIRAMIDEEN BILA IKUSKIZUNA

POTXIN PATXIN artistak herrialde ezezagun batean barneratuz doaz astotxoa lagun dutelarik. Une latzak biziko dituzte, bero, egarri, noraeza eta ezjakintasuna dela eta. Atseden hartuko dute, egarriari tea hartuz aurre egingo diote, baina lasaitasuna apurtuko duenik ere izango da, sugea. Piramideak nola egin zituzten frogatu nahi dute baita bertakoek buztinezko ladrilluekin etxeak nola egiten zituzten ere. Baina gaurko gizartera etorrita, ikuslegoa hirietako etxe luze baten antzekoa egiten ipiniko dute ea luzeena nork egiten duen. Piramiderik egiteko ere gai ote lirateke?

Eguna eta ordua: 
Abuztuak 3, Osteguna, 20:00etan
Non: 
Fraiskozuri plaza
Prezioa: 
0.00 €